15 - Xoxotealdea. Xoxoteko betiko igoera

azpeitiko-mendi-gida

1 Iturritxiki 2 Takolo 3 Urreta 4 Azketa 5 Xoxote 6 Beheko bidea 6 Urreta 7 Azpeitia

xoxoteko-igoera

  • Iraupena: 3:00-3:45 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-4

 

 

 

1. Iturritxikitik gora. Iturritxiki aurretik, eskaileratan gora Santutxoko Ermitara joan. Bidezidorrean zehar Komuntzo baserriaren aurrean kokatu. Ondoren, bidez, aurrean ikusten den Takolo baserriaren aurrera, justu Joxe Takoloren irudiaren ondoan beste bidearekin bat egin. Bide horretan Arantzeta baserritik gora eta Bildotxolaren ondotik, Urreta Txiki azpiraino joan. Han, eskubira dagoen mendi bidean sartu.

2. Harrizko bidean. Segituan, Z moduko bat eginez, harrizko bidean igo, Nargun izeneko gaineraino (borda ikusten da). Pinudi batean aurrera lehenik, eta pagadian ondoren, Azketa iturrira iritsi behar da.

3. Azketatik tontorrera. Azketako malda gogorretatik Elurzulora joan behar da. Haren ondotik pasatu eta Xoxoteko tontorrera (960m) gelditzen diren azken aldapa igo. San Inazioren estatua eta Xoxoteko aterpea daude han.

4. Behera. Bueltako bidea gorako bera da, Azketaraino. Iturrian, igotako bidea utzi eta zuzen-zuzen belardian behera iturritik ikusten den langaraino jaitsi; beheko bidearekin bat egiteko. Bide horretan eskubira egin (beherantz) eta Mendikuteko bordara heldu. Pixka bat lehenago bidea utzi eta eskubira. Azpeitia ikusten den harrizko bidean jaisten hasi. Bideak, gorakoan erabilitakoarekin bat egiten du, eta hortik aurrera bide bera erabili behar da, Urrera Txikitik Iturritxikira iritsi arte.