Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Piriniotara irteera

Data: .

20240922 Arriel

Irailaren 21 eta 22ko asteburuko data gordetzeko eskatu genizuen, eta hona hemen aurtengorako prestatu dugun ibilaldia: bi eguneko martxa, 40 kilometro inguru eta 2.800 metro inguruko desnibel positiboa.

Ibilbidea harritsua da oso, eta zati teknikoak ditu. Gainera, bi egunetan egongo da gailurra egiteko aukera: larunbatean Pic d’Arriel (2.824m) eta igandean Pico Musales (2.652m).

 

EGITARAUA

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du irailak 21-22 astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Irailak 21, larunbata: Soques – Arrémoulit – Petit Arriel (Arriel aukeran) – Arrémoulit – Col de la Lie – Larribet (18 km, +1.800m):
    • Irteera: autobusez egingo da bidaia, eta goizeko 2:00etan aterako gara Azpeitiko anbulategi aurretik.
    • Lo-lekua: etapa amaieran Larribeteko aterpean afaldu eta bertan egingo dugu lo. Ondorioz, norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea.
  • Irailak 22, igandea: Larribet – Ciseaux bretxa – Ibones de Arriel – Respomuso (Musales aukeran) – Sallent de Gallego (20 km, +1.000m):
    • Gosaria: Larribeteko aterpean egingo da. Horren ostean, oinez hasiko gara.

 

ORDAINA

Ordainak autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.

  • Lagun Onak MBko bazkideak: 100 euro.
  • Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.

 

IZEN-EMATEA

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Laboral Kutxa: ES71 3035 0020 51 0200093741) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.

GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.

Tutera-Azpeitia: 8. etapa

Data: .

20240914 8 etapa

Azken txanpa! Oporretatik bueltatu berri garen honetan, #TuteraAzpeitia ekimeneko azken bigarrengo etapa egingo dugu, Etxarri eta Beasain artekoa.

Baso paregabetan zehar ibili ostean, Nafarroa atzean utzi eta Gipuzkoan sartuko gara Lizarrustin. Hortik aurrera Artzainen Bidea jarraituko dugu eguneko helmugara arte, zelai, baso eta historiaurreko dolmen ederren artean.

  • Eguna: irailak 14, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 28 kilometro, +850 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: irailak 12, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

 

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK

  1. Bete beheko formularioa.
  2. Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
    • Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
  3. Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.

 

Tutera-Azpeitia: 7. etapa

Data: .

20240627 7 etapa

Etapa benetan erakargarria da #TuteraAzpeitia ekimeneko zazpigarrena.

Lizarragatik hasita, Ergoiena bailara inguratuko dugu goi lurretatik, Andiako mendietara iritsi arte. Beriaineko gailurra zapaldu ostean, Etxarrira jaitsiz amaituko dugu mendi-ibilbidea.

Esan beharrik ez dago paisaia zoragarrietan barrena ibiliko garela.

Ohi bezala, izena emateko argibideak gure web orrian aurkituko dituzue. Animatu!

  • Eguna: uztailak 6, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 27 kilometro, +600 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: uztailak 4, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

 

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK

  1. Bete beheko formularioa.
  2. Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
    • Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
  3. Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.

75 lagun, Tutera-Azpeitiako 5. eta 6. etapetan

Data: .

20240701 Urbasa

Gure Flickr kontua eguneratu dugu, #TuteraAzpeitia ekimeneko bosgarren eta seigarren etapetako argazkiekin.

Ekainaren 22 eta 23ko asteburuan egin genituen bi ibilaldiak, eta 75 lagunek hartu zuten parte irteeran.

Larunbatean eguraldiak tregoa eman zigun, eta ederki osatu genituen Iratxe eta Ubaba arteko 28 kilometroak. Gauean, Urbasako kanpinean hartu genuen aterpe.

Igandean, larunbatean amaitu genuen puntutik abiatu eta Lizarragarako bidea egin genuen, guztira 20 kilometro. Eguraldi exkaxa izan zen protagonista, ibilbideak eskaintzen zituen pagadi eta ingurune ederraz gozatzeko aukera gehiegirik ez eman.

Argazki galeria: labur.eus/tutera05

Famili giroan ibili gara Urdaibai aldean

Data: .

20240620 Urdaibai2

Famili giroan egin genuen pasa den igandeko mendi-irteera. Bizkaiko kostaldea zeharkatzen jarraitzen dugu, eta oraingo honetan Urdaibai izan genuen jomuga.

Aldeko eguraldiarekin, eta ingurune pribilegiatu batean, gozatu ederra hartu zuten irteeran parte hartu zuten mendizaleek. Laster arte!

Argazki galeria: labur.eus/urdaibai24