13 - Ernio mendia zeharkuz
1 Urraki2 Otxabiaga 3 Trintxera 4 Erniozabal5 Ernio6 Zelatun7 Trintxera8 Urraki
- Iraupena: 3:30-5:00 ordu
- Zailtasuna:
- Beste aukerak: 12. ibilaldia, Errezilera.
1. Urraki gaina.Urraki gainetik abiatu, errepide nagusia punturik altuenean pasatzen den lekuan. Bidegoian aldera jaisten hasi, errepidearen ondoan. Kilometroren bat eginda, Otxabiaga baserri aurrean, errepidea utzi eta ezkerrera, pistan zehar jarraitu. Ernio ikusten da aurrez aurre, ibilbidean eta egin beharreko bidea ere bai. Hain zuzen ere, Trintxera bitarteko bidea marra zuri-gorriz markaturik dago. .
2. Pinudira, marra atzetik. Une batean bideak eskubira ihes egingo du eta marrak ezkerrera pinudi batera sartu, hasieran pixka bat beherantz eginez. Pinudian barna joan, bide nagusiari jarraituz, Trintxeraraino. Hor gainetik pasatu eta irteten den bidezidorrari jarraitu. Bidea Errezilgo Hostala izandakoaren gainetik doa (marra zuri-gorriak).
3. Marrak utzi eta eskubira. Galtzada batekin bat egin eta harrizko itxitura batzuen ondoan pasatu. Hemen tentuz joan, puntu batean marrak utzi eta eskubira egin, pinudian gora bidezidor batean igoz. Pinuditik aterata belardi baten ondotik joan, iturri eta aska batekin topo egin arte. Han, pagoen ondotik ikusten den bidezidorrean gora hartu. Bidearen amaieran hesi bat pasatu eta Bidanitik datorren pistarekin bat egin. Pista bukatu arte segitu.
4. Ernio tontorrera.Puntu hartan beste bidezidor bat abiatzen da ezkerrera (Ernio beti ezkerrean). Zeharkaldi hori Ernio ondoko Azpel, Ezkurreta, Putrehaitza... azpitik edo denak igaroaz egin daiteke. Ernio mendiaren azpian jendearentzat egonleku bezala berritu den bordara iritsi. Hemendik gora, gurutze bidea jarraitu Ernio tontorrera heldu arte.
5. Buelta.Trintxerara buelta Zelatunetik egin. Erniotik Zelatunera jaitsi eta han bertan Erniotik jaisten den bideak amaitzen diren tokian ezkerrera irteten den bideari ekin. Besteei kasurik egin gabe, hostaletik Trintxerara iristen da (marra zuri eta gorriekin markatuta dago). Urrakirako bidea lehengo lekutik egin.