1 - Oñatzaldea. OÑATZ ETA LOIOLA LOTUZ
1 Meola 2 Bidegurutzea 3 Keixeta 4 Sistiagako harrobia 5 Loiola 6 Meola
- Iraupena 1:45-2:15 ordu
- Zailtasuna:
- Beste aukerak: Harrobitik kuherritik buelta, Igarate aldera, Oñatz edo Izazpi aldera.
1. Oñazko bide hasiera. Meola taberna eta suhiltzaile parke artean abiatzen da ibilbide hau. Bidean gora 3 km inguru joan behar da, Goena, Etxeberritxo, Urdanzuri, Gerrazuri eta Garin baserrietako bidegurutzeak pasatu arte.
2. Bidegurutzea. Garin baserriko bidegurutzea pasatuta, hurrengoa eskubira hartu behar da, errepidetik aterata, Murgil, keixeta,... baserrietara doan bideari ekin.
3. Berriro eskubira. Bide horretan berriz ere eskubira hartu behar da, Keixeta baserriaren aurreraino. Han, behera doan bidea hartu, ganadutegi bat ikusi arte.
4. Harrobira. Handik malda gogor batzuk jaitsi bahar dira, sistiagako harrobiaren gainalderaino. Ondoren, behera jarraitu, eta Loiolatik Sistiaga errekaren ondora datorren didearekin bat egin behar da, harrobiaren ondoan.
5. Erreka ondotik. Erreka ondoko bidean jarraitu behar da gero, Errekarte baserriraino. han eskubira dagoen aldapa txiki bat igo behar da, ondoren behera jaisteko, Urola trenaren lehengo geltokiraino iritsi arte. Lehen trenbidea zegoen bideari jarraitu, ibilbidea hasitako puntuan amaitzeko. Horretarako, sanjuandegi auzoa gurutzatu behar da, eta suhiltzaileen parkean ibilbidea amaitu.