3 - Oñatzaldea. Aintzinakoen bideetatik.
1 Oñatz 2 Igarate 3 Samiño 4 Oleta 5 Martitte bidegurutzea 6 Igarate7 Oñatz
- Iraupena: 3:15-4:15 ordu
- Zailtasuna:
- Beste aukerak: Agiñaga aldera, Izazpi aldera, Igaratetik Sistiaga errekara, Martitetik Azkoitira.
1. Oñatzetik. Oñazko plazatik auzoaren sarrera aldera jo eta Txokolate baserrien ondoraino joan behar da. Hemendik Akotei, Etxeatz eta Murgil baserrietara doan bidea hartu, eta kilometro inguru egin ondoren, ezkerrera, Murgil baserrira adierazten duen geziari jarraitu behar zaio, aldapa gogor bati helduz. Geroxeago, Murgilera adierazten duen geziari kasurik egin gabe pistan sartu behar da. Bertan azal daitezkeen bidegurutze guztiak utzi, eta Azpillagako iturria pasatuz Igarate baserrira heldu.
2. Belardian gora. Baserria pasatuta elkarte, txabola baten ondoan kokatu, haren ondoan hesi bat pasatu eta belardian gora ekin, ahal den eskubienetik, bidezidorrarekin bat egiteko. Malda gogorrak igo behar dira. Lehenengoak pasatutakoan eroritako borda bat ikusten da. Hori ere pastu, eta beti bide nagusiari jarraituz, oraindik gora jarraitu bahar zaie aldapei, Samiñoko lepora iritsi arte.
3. Tontorrerantz. Samiño tontorrerantz, borda ondoan doan bidean aurrera jo behar da. Ezkerraldean pinudia agertzen den une berean zuzen-zuzen gora egin behar da, Iruarrietako txabolara heltzeko(atseden lekua dago). Ondoren, bere ondoan eskubira egin eta bizkarrean Samiñoko gurutzera iritsi (932m).
4. Iruarrieta gainetik pasatuz. Ondoan dagoen Iruarrietako gainera pastu eta gero, pinudian dagoen bidezidorrean behera jo. Berehala, gorantz lehen etorritako bidearekin bat egin behar da; Iruarrietako Trikuharri ondoan. Bidean ezkerrera eta behera eginez, Pagotxetatik Oletara doan bidearekin bat egin. Eskubirako norantzan, behera, Oletako gurutzera iritsiz (756m). Gurutze ondoan, pinudian ate-sarea pastuz abiatzen den bideari jarraitu behar zaio, Otsolarre baserriraino. Han, Martite aldera masazko beste bide bat irteten da, eta bertan jarraitu. Bideak, Martiteradoan beste nagusiago batekin bat egiten du, eta han eskubira egin behar da. 150m egindakoan, berriz eskubira, Epelarre Gokoa baserri aldera hartu behar da, eta hura pasatuta, eskoriako bidean gora, aurretik pasatutako Samiñoko lepora.
5. Berriro Oñatzera. Behin lepoan, igotzeko erabilitako bide beretik jaitsi, Igarate baserri aldera eta bertatik Oñatzera.