Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Irekita Larribeteko izen-ematea

Data: .

20260628 Pirineuk copy 2

Ireki berri dugu ekainean Pirinioetara egingo dugun irteerako izen-ematea. Oraingo honetan ere, Larribeteko aterpea dugu jomuga… eta ziur oraingo honetan zapalduko dugula!

Ibilbideak paisaia ikusgarriak eskaintzen ditu, hainbat goi-mendiko laku zeharkatuko baititugu.

Animatu eta eman izena, plazak mugatuak dira eta!

 

IBILALDIA ETA ORDUAK

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du ekainaren 26, 27 eta 28ko astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Ekainak 26, ostirala
    Irteera: kotxez egingo da bidaia. Irteera orduak parte-hartzaileen artean adostuko dira. Gaua Formigaleko herriguneko aterpe batean egingo dugu. Afaria norberaren kontu.
  • Ekainak 27, larunbata
    Gosaldu ostean (gosaria ere norberaren kontu), Col de Soquesera lekualdatuko gara, eta hemendik hasiko da ibilaldia. Bertatik Arremouliteko aterpera igoko gara, eta hemendik Col d’Arremoulit igo ostean,
    Brèche des Ciseaux zeharkatu eta Larribeteko aterpera jaitsiko gara.
    Bertan afaldu eta egingo dugu lo. Ondorioz, norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea.
  • Ekainak 28, igandea
    Aterpean gosaldu ostean, Collado San Martin igo eta Respomusoko aterpera jaitsiko gara. Hemendik, animatzen denak Pico Musales igo eta Sallent de Gállegon amaituko da ibilaldia. Gailurra egin nahi ez dutenek, zuzenean jaitsi ahal izango dute Sallent de Gállegora.

GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.
Lagun Onak MB ez da ezeren erantzule egiten.

 

ORDAINA

Ordainak joan-etorria, ostiraleko eta larunbateko lo-lekuak, larunbateko afaria eta igandeko gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.

  • Lagun Onak MBko bazkideak: 90 euro.
  • Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.

 

IZENA EMATEKO

Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria eta telefono zenbakia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.