Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Ehunmilak Bira: 4. etapa

Data: .

20260523 Ehunmilak4

Bere ekuatorera ari da iristen #EhunmilakBira: maiatzaren 23an egingo dugu laugarren etapa eta, hortik aurrera, etxerantz gerturatzen joango da ibilbidea.

Mendi-irteeran Lizarrusti eta Otzaurte lotuko ditugu eta, bide batez, Aralar eta Aizkorriko natur-parkeak.

Antzinaroko aztarnak eta baso ederrak aurkituko ditugu ibilbidean zehar.

Gure web orrian aurkituko dituzue informazio gehigarria eta izena emateko argibideak. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: maiatzak 23, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 20 kilometro, +1.000 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: maiatzak 21, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

 

IBILALDIAN IZENA EMATEKO

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.