65 lagun, EHM Biraren hirugarrengoan

Pasa den asteburuan egin genuen #EhunmilakBira-ko hirugarren etapa, eta 65 mendizale animatu ziren parte hartzera.
Larraitzetik abiatuta, Aralar zeharkatu genuen alde batetik bestera, tartean hainbat gailurretatik igaroz: Txindoki, Ganboa, Uarrain, Malkorri…
Eguraldi aldakor xamarra izan genuen, baina ibilbide erditik aurrera onera egin zuen eta eguzki ederrarekin amaitu genuen eguna.
Hurrengo etapa, maiatzaren 23an. Ordura arte!
Argazki galeria: labur.eus/ehmbira3
