Gaztetxoekin Urdaibai aldera goaz
Uda partea gertu den honetan, eta pasa den urtean egin genuen bezala, aurten ere gaztetxoekin Bizkaiko kostalde arakatzen jarraituko dugu.
Proposatzen dizuegun ibilbidea Elantxoben hasi eta Kanalan amaitzen da, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean.
Esan beharrik ez dago txangoak paisaia eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituela.
Animatzen? Ba eman izena gure web orriaren bitartez eta etorri gurekin!
- Eguna: ekainak 16, igandea.
- Ibilaldi mota: gaztetxo eta helduen ibilaldia.
- Ibilbidearen ezaugarriak: 12 kilometro inguru.
- Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
- Gaztetxo eta bazkideak: 10 euro.
- Bazkide ez diren helduak: 15 euro.
- Izena emateko azken eguna: ekainak 13, osteguna. ITXITA