Tutera-Azpeitia: 4. etapa
Hemen da #TuteraAzpeitia-ko laugarrena, eta gauzak serio jartzen hasten dira: etaparen lehen erdian Nafarroa hegoaldeko lautadei agur esan, eta zonalde malkartsuan sartzen hasiko gara.
25 kilometroko bidea osatu ostean, etapako azken txanpan Jurramendi (1.042m) igo eta jaitsiko dugu, Tutera-Azpeitia ekimeneko lehenengo harkaitz serioa.
Izen-ematea irekita dago gure web orrian. Animatu eta etorri gurekin!
- Eguna: maiatzak 11, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Ibilbidearen ezaugarriak: 31 kilometro, +900 metro.
- Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
- Bazkideak: 15 euro.
- Bazkide ez direnak: 20 euro.
- Izena emateko azken eguna: maiatzak 9, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
- Ibilbidearen track-a: hemen.
IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK
- Bete beheko formularioa.
- Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
- Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
- Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.